domingo, 19 de junio de 2016

Sai zurixa. Alimoche


Oñatin bueltan, bertako faunaz gozatzeko aukera dut.

De vuelta a Oñati tengo la oportunidad de volver a disfrutar de la fauna de aquí.

Hemengo fauna autoktonotik nabarmendu behar dugu labarretan bizi diren hegaztiak: saiak, belatxingak eta harrapari batzuk. Baina hauen artean Sai zurixa (Neophron percnopterus) bereizi behar dugu, gure lurretako sai edo putre simbolikoa.

Entre la fauna autóctona debemos destacar las aves que viven en nuestros acantilados como los buitres, chovas y varias rapaces. Pero entre todos estos hay que destacar al Alimoche (Neophron percnopterus), especie de buitre simbólico en nuestras tierras.

Sai zurixa, sai afrikarra da bertan igarotzen baitu ia urte osoa eta Europara kumatzera etortzen da. "Mundu Zaharreko saien" artean txikiena da eta bere kolorazio ia guztiz zuriagatik nabarmentzen da. Hegazti sarraskijalea da eta sai arreak utzitako hezurretan itsatsitako okela harrastoetaz elikatzen da gehienbat. Oñatin hegazti bakar hauen bikote gutxi batzuk ditugu, ea aurten kumeak aurrera ateratzen dituzten arazorik gabe.

El alimoche, es un buitre africano pues pasa la mayor parte de año allí y viene a Europa para criar. Es el más pequeño entre los llamados "buitres del Viejo Mundo" y destaca por su coloración mayoritariamente blanco. Es un ave carroñera y se alimenta mayoritariamente de los restos de carne adheridos a los huesos que dejan los buitres leonados cuando comen. En Oñati disponemos de pocas parejas de esta ave única, esperemos que este año puedan sacar adelante sus pollos sin problemas.

Sai zurixa - Alimoche (Neophron percnopterus)


Bideo hontan ikus dezakegu nola sai zurixa belatxinga mokogorriak (Pyrrhocorax pyrrhocorax) bota nahian dabilen, korbido txiki hauek sai zuri eta beste hegazti handiak molestatzen saiatzen dira, defentsarako mekanismo bezela.

En el vídeo podemos ver como el alimoche intenta espantar a las chovas piquirrojas (Pyrrhocorax pyrrhocorax), estos pequeños córvidos siempre que pueden intentar molestar a los alimoches y otras grandes aves, como método de defensa.
Belatxinga mokogorriak -  Chovas piquirrojas (Pyrrhocorax pyrrhocorax)


Sai zurixa - Alimoche (Neophron percnopterus)

Eskerrik asko blog-a bisitatzeagatik!

Muchas gracias por visitar el blog!

viernes, 3 de junio de 2016

Anfibioak 2016


2016ko urte honetan anfibioen garaiaz disfrutatu ahal izan dugu. Sarrera hau egun hauetan izaki miragarri hauekin bizitako momentuen laburpen bat da.

Este año 2016 hemos podido disfrutar de la temporada de anfibios. Esta entrada es un recopilatorio de los momentos vividos junto a estos increíbles seres.

Gaur egungo Anfibioak bi ordenetan banatzen dira Anura (buztan gabeak) eta Caudata (buztandunak). Anura ordeneko ordezkari batzuekin hasiko gara: 

Los Anfibios actuales se engloban en dos órdenes Anura (sin cola) y Caudata (con cola). Empezaremos con algunos miembros del orden Anura:

Hasteko baso-igela (Rana temporaria) dugu, bera baita lehenengo hasten dena arrautzak jartzen. Espezie honen lehenengo erruteak abenduan ikusi ditzakegu eta arrautzak bizirik irauteko gai dira eurak dauden ura izoztu arren.

Para empezar tenemos la rana bermeja (Rana temporaria), que es el primero que pone los huevos. Podemos las primeras puestas de esta especie en diciembre y los huevos son capaces de sobrevivir aunque el agua donde están se congele.

Baso igela - Rana bermeja (Rana temporaria)

Ur-igela (Pelophylax perezi) Oñatin ez dugu aurkitzerik lortu baina Leonen oso arrunta da. Lakuetan bere kantua entzutea oso erraza da, egunez ere kantatzen dute.

La rana común (Pelophylax perezi) no lo hemos podido encontrar en Oñati pero es muy común en León. En lagunas es muy típico oírle cantar, canta incluso de día.

Ur igela - Rana común (Pelophylax perezi)

Zuhaitz-igela (Hyla arborea) Anuro-en artetik txikienetakoa da eta bere kantua oso bereizgarria da, ñok, ñok, ñok bezalako bat eguten du. Arrak emeak baino txikiagoak dira eta kolore desberdinekoak, kantatzean paparra izugarri handitzen dute.

La ranita san antonio (Hyla arborea) es uno de los más pequeños entre los Anuros y su canto es muy característico, hace una especie de ñoc, ñoc, ñoc. Los machos son más pequeños que las hembras y de coloración diferente, al cantar hinchan muchísimo la papada.

Zuhaitz igela - Ranita de San Antonio (Hyla arborea)

Apo arrunta (Bufo bufo) anfibioen artean espezierik arruntenetakoa dugu. Ur askoko lekuak behar ditu erruteko (urtegiak adb.) eta araldian errepidean ikusi daitezke ehundaka.

El sapo común (Bufo bufo) es uno de los anfibios más comunes. Le gustan las zonas con mucha agua (embalses p.e.) y en la época de celo se pueden ver cientos de ellos en las carreteras.

Apo arrunta - Sapo común (Bufo bufo)

Apo lasterkaria (Epidalea calamita) oso urria da Euskal Herrian (Txingudi inguruan batez ere aurkitu daiteke) baina Leonen anfibiorik arruntenetako bat da. Bere izenak dioen moduan apo hau korrika edo oinez mugitzen da saltoka beharrean.

El sapo corredor (Epidalea calamita) es escaso en el Pais Vasvo (Se le puede encontrar sobre todo alrededor de Txingudi) pero, sin embargo, es uno de los anfibios más comunes en León. Como su propio nombre indica este sapo se desplaza corriendo o andando en vez de saltando.

Apo lasterkaria - Sapo corredor (Epidalea calamita)

Apo ezproiduna (Pelobates cultripes) ez da espezie oso arrunta eta aurkitzea momentu ikaragarria izan zen. Izen hori dauka atzeko hanketan tuberkulu bat garatzen dutelako, tuberkulu honen gogortasuna harrigarria da.

El sapo de espuelas (Pelobates cultripes) no es una especie muy común y encontrarla fue un momento inolvidable, Tiene ese nombre porque desarrolla un tubérculo en las patas de atrás, la dureza de este tubérculo es increíble.

Apo ezproiduna - Sapo de espuelas (Pelobates cultripes)

Txantxikua (Alytes obstetricans) nire ustez kanturik ederrena duena da, arrak eta emeak biek kantatzen dute (oso gutxi dira espezieak hau gertatzen dena) eta kantua txistu mehe moduko bat da, apo-hontzaren antz apur bat du.

El sapo partero (Alytes obstetricans) tiene para mi el canto más bonito, cantan ambos los machos y las hembras (es una de las pocas especies en las que ocurre esto) y el canto es como un silbido muy sueve, se parece un poco al canto del autillo.

Txantxikua - Sapo partero (Alytes obstetricans)

Caudata ordenekoekin hasiko gara orain:

Ahora empezaremos con los del orden Caudata:

Uhandre palmatua (Lissotriton helveticus) ugaria da Oñatin (Leonen askoz urriagoa), ugaltze garaian potzu askotan ikusi daiteke bestela mendiko asketan egon izaten dira.

El tritón palmeado (Lissotriton helveticus) es bastante común en Oñati, en época de reproducción se le puede ver en muchas charcas sino suele estar en pilones que vemos por el campo.

Uhandre palmatua - Tritón palmeado (Lissotriton helveticus)

Uhande marmolaria (Triturus marmoratus) Oñatin aurki daiteke baina oso urria da, Leonen, berriz, oso ugaria da. Uretan daudenean arrek bizkarrean gandor moduko bat dute eta emeek, berriz, naranja koloreko marra bat.

El tritón jaspeado (Triturus marmoratus) se puede encontrar en Oñati pero es muy raro, en León, sin embargo, es muy común. Los machos cuando están en el agua tienen una especie de cresta en la espalda y las hembras tienen una raya de color naranja.

Uhandre marmolaria - Tritón jaspeado (Triturus marmoratus)

Eta azkenik aurtengo protagonistaren txanda: Lupua edo arrabioa (Salamandra salamandra). Oñatin gaba baten 4 heldu ikusteko zortea eduki nuan. Erreka ingurutan zeuden eta erreka euren larbekin josita zegoen. Hauetaz gain Leonen larbak eta hildako heldu bat ikusi ahal izan nituen.

Por último tenemos al protagonista de este año: La salamandra (Salamandra salamandra). En Oñati una noche tuve la suerte de poder ver a 4 adultos. Estaban alrededor del río y el río estaba repleto de sus larvas. A parte de estos en León pude ver varias larvas y a un adulto muerto.

Arrabio larbak - Larvas de salamandra (Salamandra salamandra)
Salamandra salamandra subs. bernardezi
Salamandra salamandra subs. fastuosa
Salamandra salamandra fastuosa eta Lissotriton helveticus

Bukatzeko gauza bat comentatzea gustatuko litzaidako. Ateratako uhandre marmolarien argazki asko aska baten izan ziren. Baina aurreko egunean nire lagun bat bertara joan eta aska ur gabe zegoela konturatu zen. Batenbat bertara joan eta aska "garbitu" zuen eta jadanik ezen uhandrerik geratzen. Honekin esan nahi dudana da aska honek guretako erabilerarik ez duen arren, beste izaki batzuendako habitat egokia izan daiteke. Nire ustez horrelako zerbait egin aurretik beste izaki bizidunetan pentsatu beharko genuke.

Para terminar me gustaría comentar una cosa. Muchas fotos que saqué de los tritones jaspeados fueron en un pilón donde se solían ver muchas veces. Pero el otro día un amigo me dijo que paso por ahí y que el pilón se encontraba sin agua. Al parecer alguien fue y lo "limpió" y ya no quedaba ningún tritón. Con esto quería decir que aunque para nosotros un sitio como era ese pilón no tiene uso, para otros seres vivos puede ser un hábitat adecuado. Yo creo que deberíamos mirar por los demás seres vivos antes de hacer este tipo de cosas.

Aloñako mendilerroa - Sierra de Aloña (Oñati)

Ilargia Leonen - Luna en León

Eskerrik asko blog-a bisitatzeagatik!

Muchas gracias por visitar el blog!